"Buda explotó por vergüenza" pelikula
Guk ikusitako pelikula honetan, hau da, “Buda explotó por vergüenza” pelikulan, protagonista Afganistango neska txiki bat da, Bagtay izenekoa. Neska horrek, bere bizilagunak bezala, eskolara joan nahi du, baina ez dauka baliabiderik bertara joateko.
Bagtayen amak bi haurren ardura dauka, eta denbora asko pasatzen du etxetik kanpo egunean zehar janariaren eta uraren bila joan behar duelako urrutira. Beraz, ama kanpoan dagoen bitartean, protagonista den haurrak zaintzen du bere ahizpa txikiagoa eta ahalik eta gehien laguntzen dio amari etxeko lanetan.
Lehen esan bezala, haur honek eskolara joan nahi zuen, baina horretarako koaderno eta arkatz bat erosi behar zituen. Haurrak ahal duen guztia egiten du dirua lortu eta material hori erosteko, eta asko kostatu ondoren, eskolara abiatzen da, eskola non dagoen ere jakin gabe.
Lehenengo mutilen eskola batera iristen da, bizilagunaren eskolara, hain zuzen ere. Bertatik bota ondoren, nesken eskolara iristen saiatzen da eta bidetik haur talde batek harrapatu eta beste neska batzuekin batera kobazulo batean sartzen dute haurra. Neskatoak behin baina gehiagotan esaten die hau mutikoei: “a mi no me gusta jugar a la guerra”. Mutiko horiek talibanak izatera ari dira jolasean, eta garbi ikusten da haurrek txikitatik jolasten dutela gerraren inguruko jolasetara, bahiketak simulatzen dituzte, tiroketak,...
Hortik ateratzen lortzen duenean, nesken eskola bilatzen saiatzen da eta iristen denean, ez diote ongi etorri onik egiten; izan ere, irakaslea haserretu egiten da haurrek aurpegia margotu dutelako eta neskatoa gelatik botatzen du.
Azkenean, bai bera eta bai bere bizilaguna eskolatik bota ondoren, etxerako bidean daudela, mutikoak ea zer moduz joan zaion galdetzean, honako hau erantzuten dio neskatoak: “no he encontrado a nadie que quisiera enseñarme, asique he aprendido yo sola y ya está”. Oinez zihoazen bitartean, mutilen haur taldea agertzen zaie berriro eta haur txikiak, bere bizilagunaren gomendioak jarraituz, bere burua hildakotzat jotzen du haur horiek joan zitezen. Bukaerako esaldia honakoa da: “muérete sino no serás libre”.
Guk pelikula honetatik atera dugun hausnarketa haur batzuentzat eskolara joatea oso zaila dela eta beste batzuk eskolara joatearen pribilegio/abantaila horretaz ohartzen ez direla izan da. Haur batzuk, kasu honetan bezala, eskolara joateko baliabideak lortzeko edo eskola bera ordaintzeko esfortzu handia egin behar dute, eta guk haur horiek ere gelan izango ditugu, eta haien egoera errespetatu eta laguntzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu.
Horrez gain, pelikula osoan zehar ikusi dugu herrialde batzuetan emakume izatea zein gogorra den, eta egunerokotasunean jasan behar izaten dutena emakume izateagatik (pedradas, maltrato, no poder ir a la escuela, no poder maquillarse, tener que quedarse en casa con el bebé,...). Horrekin batera beldurra dator, baina baita egun batean kalera irten eta ea etxera itzuliko diren ez jakitea. Gainera, eskolan eta bizitzan orokorrean, emakumeek aukera gutxiago izaten dituzte gizonekin alderatuz, batez ere guztiz garatu gabeko herrialdeetan; horrekin gizonezkoen botere absolutua nabarmentzen da, emakumeak azpiratuak geratzen direlarik.
Comentarios
Publicar un comentario