ZER DA ZORIONTASUNA?

Gaurko egunerako 3 argazki hautatu behar ditugu non haur zoriontsuak agertzen diren. Aldiz, beste hiru argazki aukeratu behar ditugu non haur hauen zoriontasuna mugatzen den.

Aurreko argazkiak aukeratu ondoren, horren inguruko hausnarketa sakon bat egin dugu. Horretarako, hainbat galdera planteatu dizkigu irakasleak laguntza gisa.
Orokorrean gure bizipenengatik gehiago identifikatu gara zoriontasunarekin erlazionatu ditugun argazkiekin.

Txikitan ikusten genituen telebistako programetako pertsonaiak aukeratu ditugu; hauen artean Disney-ko printzesak eta Marco, gugan eragin handia izan dutelako. Alde batetik, Marco ez dugu pertsonaia zoriontsu bezala identifikatzen. Haren egoera sozioekonomikoa txarra izatearen ondorioz, bere amak lan bila migratu behar izan zuelako. Amaren faltak, Markoren zoriontasuna mugatzea ekarri zuen. Bestetik, Disney-ko printzesak aukeratu ditugu hauekin zoriontasunari buruz dugun ideia idealizatzen dugulako.

Resultado de imagen de princesas disneyResultado de imagen de marco llorando

Familia idealaren ideia da bi guraso (ama eta aita) eta bi seme-alabena. Argazki honek erakusten digu familia mota hau dela ondo ikusita dagoena, hau da, onartuena izango litzatekena eta modu batera edo bestera, guztioi eredu hau jarraitzeko aholkatzen digute. Familia eredu ideal hau eta maila sozioekonomiko altua elkarri lotuta daudenez, dirudunak zoriontsuenak dirudite eta aldi berean opari gehien dituztenak ere. Askotan gauza materialak eta maila sozioekonomiko altuak izateak ez digu zoriontasuna ematen.  

Nahiz eta eredu hau jarraitu ez digute erakusten eredu honek zorionatsuna bermatzen duenik. Horren eredu izan daiteke Palestinako familiaren irudia. Gerra konstante batean bizi hauek, eta beraien egunerokotasunean tiroketak edo hilketak ikusten dituzte etengabe.
Resultado de imagen de niños perfectosResultado de imagen de niños palestinosResultado de imagen de niños con regalos

Beheko argazkiko mutila, “Vestido nuevo” izeneko bideoan azaltzen da, bideo honetan, irakasleak, hurrengo egunean, mozorroak motxilan ekarri behar dituztela adierazten die ikasleei. Eguna iristean, bideoko protagonista soineko bat jantzita azaltzen da eskolan eta irakasleak adierazten dio mozorroa motxilan eraman behar zuela eta ez jantzita. Egoera desatsegin bat sortzen da, non gelako haurrak eta irakaslea bere aurka jartzen diren. Zigortzen duten haur bakarra soinekoa daraman haurra da, gainerakoak, haurra iraintzen dutenak, alegia, ez.  Protagonistak iñauteriak norberak nahi duen pertsonaia edo dena delakoa izateko egun gisa ulertzen du eta horregatik soinekoa jantzita joaten da eskolara; berak, egun horretan neska izan nahi duelako. Egunaren hasieran haurra zoriontsu doa eskolara baina eskolan gertatzen den guztiaren ondoren bere ilusioa zapuztuta gelditzen da, zoriontasun hori mugatuz.
Resultado de imagen de vestido nuevoResultado de imagen de vestido nuevo

Gelakideen aurkezpenak entzun ondoren, gure lanari gehitu nahi dizkiogu ideia pare batzuk: 

- Nahiz eta egoera sozioekonomiko ona duen familia batean bizi, gauza materialek eta opariek ez dute zoriontasuna bermatzen. Hau da, familia eta gertuko pertsonen maitasunak eta babesak (afektua) dira zoriontasun iturri nagusienak gure iritziz. 

- Bestalde, azpimarratu nahi dugu familia perfektuaren ideia ez dela existitzen; garrantzitsuagoak iruditzen zaizkigun aspektuak honako hauek dira: familia ondo orekatua egotea, guztien iritziak kontuan hartzea eta guztiak batera etxeko babesgunea sortzea.

- Azkenik, zoriontasuna lekua, kultura eta historiaren araberakoa dela argi daukagu.

Comentarios