UNRWA. Gizarte Eraldaketako Jardunaldiak

Jardunaldi hauek otsailaren 5 eta 6 egunetan gauzatu genituen. Tailer hauen helburua Ekialde Hurbileko, eta bereziki Palestinako biztanleria errefuxiatuak jasaten duen egoerari buruzko aurreiritzi kulturalak eta genero aurreiritziak apurtu eta metodologia artistikoek duten balioa azpimarratzea. 

Lehenengo hitzaldian UNRWA elkarteko kideak etorri ziren eta haien lan egiteko era eta metodologia azaldu zizkiguten. UNRWA Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia da eta hauekin lan egiten dute, laguntza eskaintzen. Beraien helburua errefuxiatuak bizi duten egoeraren berri ematea eta metodologia artistikoek gizartea eraldatzeko duten balioa azpimarratzea da. 

Gizarte eraldaketako hezkuntza, heziketa eredu bat da, eta bere helburua planetako justiziarik ezaz eta parekidetasun ezaz jabetzen diren herritar kritikoak sustatzea da. Hau da, desberditasunen aurrean jarrera aktiboa izatea, kreatiboak eta sortzaileak izatea eta subjektua protagonista sentitzea. 

Horrez gain, hitzaldian argi utzi zuten etengabeko gogoeta eta ikaskuntza ahalbidetzearen garrantzia. Baita, jendearengana hurbiltzeko arteak izan dezakeen indarra. 

Egun honetan jaso genuen beste jardunaldi bat Alboan izeneko ONG batena izan zen. Elkarte honen helburua munduan desberdintasunak sortzen dituzten injustiziak salatzea da, herrialde desberdinetan bizi diren pertsonei laguntzearekin batera (errefuxiatuak, eskolarik gabeko haurrak…). Esan ziguten, guztion erronka dela arteari eskaintzen zaion espazioa handitzea baliabide desberdinen bitartez. 

Ikastetxetik Auzora izan zen entzun genuen beste hitzaldi bat. Proiektu hau prozesu soziohezitzaile bat da non gakoa herritarrei, helburu zehatz bat lortzeko baliabideak ematea den. 5 gai edo ikuspegi lantzen dira:
Giza eskubideak
Bizitza jasangarria
Genero berdintasuna
Elkarbizitza/Kulturartekotasuna
Sentsibilitatea

Metodologia ludiko eta parte hartzaileetan oinarritzen dira lan egiteko, horretarako, jolasak, antzerkiak, muralak, erakusketak, dinamikak, ipuinak, kanpainak, bideoak...erabiltzen dituzte. 

Azkenengo hitzaldia Palestinar baten alabak eskaini zigun. Bere helburua, mendebaldeko pertsonengan ditugun estereotipo eta aurreiritziekin haustea eta horiek gainditzea zen. Bere iritziz, arazoa ez da pertsonena, autoritateena baizik. Hori dela eta, ezinbestekoa ikusten du Haur Hezkuntzatik inposatzen zaizkigun harresiak suntsitzea (arraza, genero…).

Hitzaldi guzti hauek aniztasunaren inguruan sakon hausnartzera bideratu gaituzte. Beste behin, ezinbesteko lana dela uste dugu aniztasuna Haur hezkuntzatik lantzea gai hau ezkutuan geratu ez dadin eta haurrak txikiak direnetik errealitateaz jabetu eta hau onartu dezaten. 

Orain arte jabetu ez garen arren, metodologia artistikoak hezkuntzan sartzearen garrantziaz ohartu gara eta horrez gain, aniztasuna lantzeko baliabide desberdin asko daudela konturatu gara. 

Gure taldean,  bi tailerretan soilik  hartu genuen parte, narrazio tailerrean eta antzerki tailerrean. 

Narrazio tailerrean, hasieran bakoitzak gure burua aurkeztu genuen eta jarraian ariketa praktiko batekin hasi ginen. Binaka jarri eta bakoitzak bere txikitako gertakizun edo bizipen bat kontatu behar genion elkarri. Behin bakoitzak bere istorioa kontatuta denen aurrean jarri eta bata eserita zegoen bitartean, besteak haren istorioa edo gertakizuna kontatu behar zuen. Ariketa bi aldiz egin genuen, bakoitza entzulea eta narratzailea izateko. Ariketa hau oso baliagarria iruditu zitzaigun batez ere konturatzeko zein garrantzitsua den ondo entzutea eta ulertzea besteek esaten digutena gero kontatzerako orduan istorioa aldatu ez dezagun. Bestetik, esperimentatu genuen nola sentitzen garen gure istorioa beste pertsona baten ahotik entzutean. 

Bigarren ariketa antzekoa izan zen, bakoitzak beste istorio bat pentsatu behar izan genuen  baina 5 hitzekin laburbildu behar genuen. Ondoren,  kideari hitz horiek zentzumenen bidez adierazi behar genizkien; pareta ukituz edota soinuren bat entzunez adibidez. Zaila zen zentzumenekin hitzak lotzea baina gero hitzak gogoratzerako orduan erraztu egiten zuen hitzak beste zerbaitekin lotuta egoteak. 

Jarraian, argazki antzeko bat osatzen saiatu ginen, pertsona batek izen bat izenondo batekin esan behar zuen eta hurrengoak izen+izenorde honi beste batzuk gehitu behar zizkion.  Modu honetan argazkiaren “zoom-a” ireki edo itxi genezaken. Zaila iruditu zitzaigun, alde batetik aurrekoen hitzak gogoratzea eta bestetik lotura zeukan zerbaitekin lotzea. 

Bukatzeko aurreko egunen banatu ziguten komiki batzuk begiratu genituen hauen esanahia ezagutzeko asmoz, baina denborarik ez genuen izan amaitzeko.

Bestetik, antzerki tailerrean parte hartu genun eta egia esan oso oso pozik atera ginen, asko gustatu zitzaigun tailerra. 
Antzerkilariek zioten antzerkia jolasa zela, beraz, jolas batzuk eginez hasi genuen gure tailerra. 
Jolas horietatik abiatuta, antzerki bat sortzen joan ginen konturatu gabe. Aldez aurretik, zapata pare bat eramateko eskatu zitzaigun eta zapata horiek, antzerkian, genuen azken gauza irudikatzen zuten (haurra, eskularruak...) bakoitzak nahi zuena. 
Antzerkiarekin palestinarrek egin behar izaten dituzten kilometro guztiak irudikatu genituen, eta amaieran, eskutan genuen gure azken gauza hori utzi behar izaten genuen itsasoan, haiei gertatzen zaien moduan. 
Oso ondo pasatu genuen dena prestatzen, baina benetan irudikatzen ari ginen errealitate gogor hortaz ohartzea ez zen hain pozgarria izan, haien azalean jartzea lortu baitzuten. 


Amaitzeko, esan behar dugu narrazio tailerrari erreparatuz, falta izan zitzaidan lotura gehiago aniztasunarekin eta batez ere haur hezkuntzako graduarekiko lotura hori egitea. 
Faltan bota genuen bera profesional moduan libururik edo istoriorik ez kontatzea eta ikustea benetan nola egiten den. Horrekin lotuta esan behar dugu faltan bota genituela liburu bat kontatzerako orduan pautak ematea, kontseiluak ematea, gidoia edo jendearen aurren egoteak sortzen dizkizun beldurra usatzeko gomendioak eta haurrekin aniztasunaren inguruan lantzeko liburuak aurkeztea ere.
Antzerkian berriz, haiek antzezten ikustea ere oso aberasgarria izango zela uste dugu, bertatik ikasi eta hori etorkizunean aplikatu ahal izateko.

Baita ere, falta izan zitzaigun guztiak tailer guztietan parte hartu ahal izatea, guztiak oso interesgarriak baitziren. 

Comentarios