IPUINEN BIDEZ ANIZTASUNA LANTZEN

Aste honetako hizkuntzaren didaktikaren oinarriko bi saioak ipuinaren lanketari eskaini dizkiogu. Irakasleak proposatu zizkigun hamar ipuinak aniztasunaren ingurukoak izan dira. Ez genituen ipuin hauek ezagutzen baina oso interesgarriak iruditu zaizkigu. Ipuinen lanketa hauei esker aniztasunaren inguruan genuen ideia zabaltzen eta zehazten lagundu digu.


Narrazio hauek aniztasunak bere barne hartzen dituen arlo desberdinen inguruan hausnartzeko aukera eman digute (familia eredu desberdinak, kultura desberdinak, pertsonen arteko desberdintasunak…) eta hori oso aberasgarria iruditu zaigu.


Horrez gain, konturatu gara ipuinak tresna oso baliagarriak direla gai konplexuagoak lantzeko era dinamiko eta sinple batean; azken finean ipuinak gozatzeko eta disfrutatzeko batira.


Guk landu ditugun liburuak erabili ditugu abiapuntu bezala. Izan ere, biak gai desberdinak lantzen dituzten arren biak iruditu zaizkigu lantzeko beharrezkoak. 

Lehenengo, “Tango iritsita, hiru dira” landu dugu. Pinguino familia desberdinen inguruan jarduten du. Istorio honetan, pinguino taldeko bi taldetik bereizten dira. Bi hauek arrak dira eta elkarrekin daude beti. Gainontzeko pinguinoak arrak eta emeak elkartzen dira eta arrautzak zaintzen dituzte pinguino txikiak lortzeko. Bi arrak, berriz, ikusten dute beraiek ezin dutela hori egin. Orduan, zaintzaileak benetako arrautza bat jartzen die kabian eta denborarekin gainontzeko pinguinoak bezala, guraso izatera heltzen dira. Istorio honekin, ikusten dugu, munduan zehar familia eredu anitzak daudela eta guztiak errespetagarriak direla, azken finean guztiak familia bat, modu batera edo bestera, eraikitzeko gai direlako.



Bigarrenak, “hodeiekin dantzan” du izena. Kontakizun honetako protagonistak, hodeietan hegan egitearekin amets egiten du. Buruan amets hori duelarik, bere herrira leku desberdinetako jende berria iristen doa. Herritar berri hauen laguntzaz, zerura iristea lortzen du berak. Baina, han dagoela konturatzen da, benetan nahi duena, bere bizilagunekin egotea dela. Ipuin hau ilustrazioz baliatzen da pertsonen arteko kultur aniztasuna (batez ere) erakusteko. Horrez gain, ipuinak aukera ematen digu arlo desberdinak lantzeko, hala nola, lanbideak, musika, janaria, etab.


Hori dela eta, guk eskola batean ipuin honen inguruko jarduera gisa antzerki bat egitea proposatzen dugu. Antzerki honetan, hainbat arlo landuko genituzkeelako curriculumean daudenak: matematika, musika, aniztasuna, artea, irudimena, etab.
Adibidez, matematika, artea eta irudimena batera landuko genituzke eszenatokia apaintzerako orduan (neurriak hartzeko, margotzeko…).


Antzezterako orduan, ipuinean azaltzen diren lanbide desberdinak azaleratuko genituzke, pertsonaia desberdinen rolak hartuz.


Musikaz baliatuz, beste kulturetan dauden instrumentuak ezagutu eta hauetaz gozatzeko aukera izango genuke eta hau antzerkian islatu.


Azkenik, eta garrantzitsuena, aniztasunaren inguruko ideia zabaltzea eta haurrek hori barneratzea izango litzateke. Aurretik landutako arloek lagunduko dute honetan.


Comentarios