GIZARTE ERALDAKETARAKO HEZKUNTZA (hitzaldiak)
Unibetsitateak bi eguneko jardunaldi batzuk antolatu ditu gaurko eta biharko saioetarako. Gaurkoan, hitzaldi batzuetara joan gara, 5 ziren guztira, eta horietan aniztasunaren alderdi eta arlo ugari ikusi ditugu. Hemen txertatzen dizkizuet bakoitzetik ateratako ideia nagusi eta garrantzitsuenak:
1. UNRWA Euskadi (Ekialde Hurbileko Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia).Palestinako errefuxiatuekin (batez ere emakumeekin) lan egiten duen agentzia da. Agentzia honen helburu nagusia sentsibilizazioa eta estereotipo eta aurreiritziak haustea da. Hasieran 700.000 errefuxiaturi laguntzeko sortua izan zen; gaur egun, ordea, 5.000.000 errefuxiatu dira (hasieran zeudenak eta haien ondorengoak). Arteari garrantzia ematen zaio, izan ere komiki bat ere egin dute, Gaza Amal izenekoa (Amal = itxaropena).Honako hauek izan dira hitzaldian zehar jaso ditudan ideia nagusiak:
• Helburua pertsona kritikoak sortzea (partaidetasuna sustatuko duena).
• Aldaketa indibidualak ez ezik, kolektiboak ere eman beharko lirateke (baloreak landuz solidaritatea sustatu).
• Munduan arazo eta testuinguru berriak daude, beraz, behar berriak ere sortzen dira. Horregatik, hezkuntzak horietara moldatu behar du, ezin du zerbait monotonoa izan (aldaketak eta egokitzeak eman).
• Pertsona kritikoak bere ingurunearekin bizitzen ikasi behar du, sujetoa protagonista (gizarte anitzak daude eta bakoitzak errealitate bat du) ; testuinguru horietako bakoitzera egokitzeko bakoitzaren gaitasun eta trebetasunak kontuan hartu behar dira.
• Etengabeko gogeta eta ikaskuntza ahalbidetu.
• Bakoitzaren ikuspegia hezkuntza testuinguru desberdinetara moldatu.
• Eragile parte hartzaileak: erakunde publikoak, komunikabideak,... baina eraldaketarako ezinbestekoa da guztien inplikazioa.
ARTEAREKIN LOTURA (artea tresna gisa)
Arte hezkuntza oso erabilgarria hezkuntzarako, eta 3 helburu nagusi izan behar ditu:
- Metodologiak eskuragarria izan behar du
- Kalitatezko programak izan behar ditu (interesgarriak)
- Garai eta toki bakoitzeko testuingurura egokitu behar da
2. ARTEA
• “Transformar: irrumpir y perturbar lo pedagógico desde propuestas artísticas (como herramienta)”
• TRANSFORMAZIOA —> egitura sozialak aldatzeko prest dauden ekintzak sortzea izango litzateke, baina oso prozesu geldoa da.
• Artearen helburu nagusi gisa honako hau har dezakegu: “Proporcionar al ciudadano elementos de análisis crítico que le permitan reflexionar (usando las metodologías artísticas como herramienta)”
• Gaur egun artearen inguruan ezjakintasun asko dago.
• “El arte es buscar, indagar, reflexionar, investigar,...” ; hori horrela, abentura hartu beharko genuke ardatz gisa, eta gure burua galtzen utzi (“dejarse llevar”).
• Unibertsitatean, adibidez, ikertze eta hausnartze ekintza/ariketak egiten dira (erakusketak,...).
• Artea ere sorkuntza bat da (gauzak egitea).
• “¿Es realmente el arte enriquecedor para ayudar al conocimiento?”.
• ONDORIOAK:
- Garapen artistikoa —> gai, ideia eta kontzeptu gakoak.
- Sormena ekintza aktibo gisa.
- Gugan eragiten duten erreferente artistikoen ereduak izatea.
- “Dejarse llevar”—> ardatz pedagokiko gisa abentura izatea ; horretarako, gelatik ateratzearen garrantzia azpimarratu(erakusketak,...).
- Kultura bisuala
- Testuinguru soziala
- Informazioaren etika
- Anonimatoa eta adierazpen-askatasuna
- Isilarazitako istorioak
3. ALBOAN (ONG de cooperación internacional).
• Kooperazioa herrialde askotan (Indian, adibidez): errefuxiatuei, eskola gabeko haurrei,... laguntzen diete.
• Kanpainak ere egiten dituzte (gertakariak salatzeko, dirua jasotzeko,...).
• Hezkuntzari dagokionez, proposamenak eta baliabide hezigarriak (posterrak, mandalak, komikiak, erakusketa, bisita kulturalak, antzerkia, proposamen didaktikoak,...).
• Haien materialek kulturen arteko elkarrizteka sustatzen dute.
• Gaur egungo gizartea aldatzen saiatzen dira.
• Ez da nahikoa hausnarketak egitearekin, ekintzak burutzea falta da (“pasar a la acción”).
• Ekitaldiak egiten dituzte adierazpen kultural anitzagoak izateko.
• Argazkilaritza ere kontuan hartzen dute, izan ere, irudiak oso garrantzitsuak dira.
• Erronka sozial nagusienak hezkuntzarekin zerikusia du, hezkuntzan oso pertsona gutxi jarduten dute baitira artearen arloan.
Laburbilduz, hezkuntzan artearen inguruko ezagutza handitzea da erronka nagusiena.
4. IKASTETXETIK AUZORA
Bi kidek osatzen dute taldea, eta hainbat eskolatako haurrekin (LH) lan egiten dute. Haien helburua komunitatearekin dagoen erlazioa sustatu eta sendotzea da, eta horretarako auzoko kide (eragileak),irakasle, ikasle, familia eta beste eskola batzuekin elkarlanean aritzen dira.
• Prozesu bat —> baliabideak eskaintzen dituzte komunitate osoak helburuak lor ditzan (kritikotasuna, jarrera kritikoa,...).
• LHko haurrekin gai zehatzak lantzen dituzte, hala nola, errespetua, maitasuna,...
• Formakuntza eta hausnarketa saioak ere eskaintzen dituzte bai familia eta baita irakasleentzat ere.
• Aholkularitza zerbitzua ere badute, eta haiek eskaintzen dituzten materialak behar eta testuinguru bakoitzaren arabera moldatzen dituzte.
NOLA LAN EGINNola txertatu halako gaiak hezkuntzan?
Parte hartzaile eta artearekin zerikusia duten ekintzen bidez, adibidez. Hauek dira LHn gai horiek lantzeko egokiak izango diren baliabideak:
• Jolasa —> jendartea aldatzeko tresna (jolasaren garrantzia HHn eta LHn), adibidez, patioa edo jolastokia eraldatu daiteke jolasen bidez.
• Antzerkia —> oso tresna potentea.
• Aurkezpenak —> gai bat jorratzean taldeka azaltzen dute zer ikasi duten, zer egin duten,...
• Marrazkiak eta muralak —> amaieran sortzen dira, haurrak zerekin geratu diren edo gaia landu ondoren zer ikasi duten (hori marrazteko askatasuna. Bestalde, mural horiek eskolan jartzen dituzte, gainerakoekin partekatzeko aukera emanez.
• Erakusketak —> lantzen ari direnari buruz (parte hartzea bultzatu).
• Dinamikak —> talde lana bultzatu (idazketa landu).
• Ipuina —> betiko ipuinak birmoldatu (familia eta irakasleei ere irakurri ; ipuinak ez dira haurrentzat soilik) .
• Kanpainak —> sentsibilizazioa, umeekin lanketa
• Bideoa —> egindakoaren laburpena (haurrei protagonismoa eman ; garrantzitsuak sentitzen dira haien burua bertan ikusita) .
• Errepresentanteak —> mezuak partekatzea eta transmititzea .
• “Agintariak umeak izango balira dena askoz hobeto joango litzateke (oso naturalak dira)” .
• Parte hartzea sustatu .
• Auzoaren inguruan lantzen dituzten gaiak beti izan behar dute behar batzuetatik abiatuta (behar horiek hartu oinarritzat).
5. PALESTINA
Azken hitzaldiko hizlaria, aita palestinarra duen emakume artista bat izan da, eta bere helburu nagusia haiekiko (orientalak) dauden estereotipoak ezabatzea da. Haien jatorriak eta askotan baita izen abizenek ere, haiekiko dugun ikuspegia baldintzatzen dute, baina baita lan egiteko aukera baldintzatu ere. Laburbilduz, pertsona hauen jatorriak haien bizitza guztiz baldintzatzen duela.
• Garai batean palestinarrei dena kendu zieten (oso egoera txarra zegoen) eta haien herrialdetik ihes egin zuten; horren ondorioz eskubide guztiak galdu zituzten.
• Hezkuntzan garrantzi handia —> arraza eta generoetan ez direla hesiak jarri behar, eskoletan denok berdinak garelako.
• ONDORIO NAGUSIA:
“Borrar los muros (lo establecido) y desdibujar fronteras” .
Gehien gustatu zaizkidan hitzaldiak, artearekin lotura dutenak izan dira (Artea eta Ikastetxetik Auzora). Hizlari hauek esandako guztia oso interesgarria iruditu zait, nahiz eta lehen hitzaldi hori nahiko teorikoa izan. Hala ere, oso garrantzitsua iruditu zait irakasle izango garenontzat, batez ere. Hitzaldi hauekin, arteak bere baitan eta hezkuntzan duen pisuaz ohartu naiz, eta gaur egun oso garrantzi gutxi ematen zaiola iruditzen zait. Oso garrantzitsua izango litzateke baliabide artistiko desberdinak erabiliz (betiere garai eta toki bakoitzeko testuingurura egokitzen direlarik), haurrei balore inklusibo eta hezkidetzaileak transmititzea, eta halako gaiak haurrak txikiak direnetik lantzen hastea.
Azken hitzaldiak, berriz (Palestinaren ingurukoa), barrenak mugitu dizkit; izan ere, askotan huskeria batzuengatik kexu gara, eta ez gara konturatzen zer zorte daukagun dugun guztia izateaz. Amaitzeko, azpimarratu nahiko nuke zeinen garrantzitsua den haurrak lehen aipatutako balore inklusibo eta hezkidetzaileetan heztea, gaur egungo gizartea kulturaniztuna delako, eta horregatik haurrak kulturartekotasun eta berdintasun giro batean heztea ezinbestekoa litzateke.

Comentarios
Publicar un comentario