CALCUTA ONDOAN
Calcuta Ondoan, GGKE 1999an jaiotako Gipuzkoako irabazteko asmorik gabeko erakunde bat da. Gure unibertsitatera etorri ziren Leire eta Edurne haien erakundea azaltzera eta aniztasunaren inguruan prestatuta zeukaten jardunaldia burutzera.
Calcuta Ondoan-ek laguntza humanitario eta garapenerako proiektuen alde egiten du lan Indiako pertsona eta taldeen sustapen integralerako, betiere gizaki eta herri moduan duten nortasuna eta erlijioa errespetatuz eta giza eskubideak eta genero-berdintasuna bermatuz.Gainera, gure tokiko eremuan kontzientzia kritikoa eta konpromisoa sortzen dugu bazterketa, injustizia eta hegoaldeko herrialdeen pobretze egoeren zergati, ondorio eta erantzunkidetasunaren inguruan. Ikuspegi positibo batetik abiatuta, Calcuta Ondoan-ek solidaritatea, kultur arteko aniztasunaren aberastasuna eta desberdina denarekiko errespetua indartzen du.
Hasiera batean ez geunden ziur Calcuta Ondoan elkarte edo GKE zen baina bilaketa sakon baten ondoren GGKE dela ondorioztatu dugu. GGKE eta GKE arteko desberdintasuna garapenean dago eta ondoren txertatuta dagoen linkean argi eta garbi azaltzen da.
Jardunaldia hasteko, kalera atera ginen taldeka eta dinamika desberdinak egin genituen.
• Talde batek honako hau egin zuen:
Dinamizatzailek esaldi edo hitz bat esaten zuen eta orduan gure izaera, gustu edo bestelako gauzen arabera mugitzen ginen espazioan zehar, bakoitzaren adostasuna edo desadostasuna azalduz. Ariketa honekin gure arteko berdintasun eta desberdintasunez ohartu gienen eta horren eskutik enpatia landu genuen, aniztasuna bere osotasunean onartuz.
• Beste talde batek, aldiz, honako hau egin zuen:
Borobil txiki batzuetan antolatu ginen eta taldearen aurrean bere izaerarekin bat zetorren ezagutza jolas bat egin genuen. Bakoitzak bere izenaren lehen hizkiaz baliatuz, bere izaera deskribatzen duen hitz bat esan eta gorputzaz baliatuz keinuz adierazi (Adibidez, Leire - lurrikara).
Saioak aurrera egin ahala, teoria lantzearekin batera, ekintzak eta ariketa praktikoak egiten joan ginen. Jarraitzeko, estetikak urteetan zehar izandako bilakaeraren inguruko bideo bat ikusi eta galdera batzuk erantzun genituen. Taldeka, ondorio batzuk atera genituen aniztasuna eta gizartearekin alderatuz eta talde handian partekatu genituen. Horrekin batera, gainerako taldeek haiek egindako ariketak edo ikusi zituzten bideoak azaldu zizkiguten.
Bukatzeko, oso baliagarria eta interesgarria iruditu zitzaigun ebaluatzeko erabili zuten metodoa, horregatik honen inguruan zerbait aipatzea gustatuko litzaiguke.Modu tradizional batean ebaluatu beharrean, hau da, 1-10 bitarte puntuatu edo horrelako teknika zaharkituak erabili beharrean, modu abstraktu eta pertsonalago bat erabili zuten. Gelan zehar material desberdinak banatu zituzten lurrean; hala nola, borragoma bat, kotxe bat, plastilina, katilua, bonbila, jostorratza… Dinamizatzaileek ez zuten material horien esanahia definitu, baizik eta bakoitzak jardunaldian zehar sentitu zuenaren arabera jarri zion esanahia.
Hau guztiagatik, oso tailer interesgarria, parte hartzailea, eraginkorra dinamikoa eta entretenigarria iruditu zitzaigun, batez ere aniztasunaren ideia osotasunean lantzeko eta hobeto barneratu eta ulertu ahal izateko.
Ariketen bitartez hausnartzeko aukera izateaz gain, besteen lekuan jartzeko aukera ere bazenuen. Material didaktiko pila bat erabili zituzten eta metodologia estrategia anitzak ere, eta horiek gure iraganeko lanerako oso baliagarriak iruditzen zaizkigu.
Falta bota genuen guztiak tailer guztietan parte hartu ezin ahal izatea, guztiak oso interesgarriak baitziren. Tailerra bi egunetan zehar burutuz gero, denbora gehiago izango genuke guztiek ariketa guztietan parte hartzeko eta aniztasunari buruz daukagun ideia hori zabaltzeko.
Comentarios
Publicar un comentario