ANIZTASUNAREN AURREIRITZIA

Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutzako lehenengo klasean Lan Modularraren nondik norakoak azaldu zizkigun gure irakasle, Pellok. Lauhilabete honetako gaia aniztasuna izango da, gaur egun pil-pilean dagoena.
Gelako kide bakoitzak aniztasun hitza entzuterakoan bururatzen zitzaizkion hiru hitz idatzi behar zituen, eta ondoren taldeka jarri eta elkarbanatu egin genituen. Hainbat hitz atera ziren, eta beste hainbat errepikatu ere egin genituen.
Oso klase interesgarria iruditu zitzaigun  gaiari hasiera eman eta familiarizatzen hasteko, nahiz eta zerbait badakigun.

Hitz hauek atera genituen:
• Errespetua
• Enpatia
• Kultura
• Hezikidetza
• Generoa
• Aberastasuna
• Berdintasuna
• Desberdinatsuna
• Elkarlana
• Komunikazioa
• Adimen emozionala
• Izaera propioa
• Inklusioa
• Jazarpena
• Enpatia
• Lankidetza
• Irakasleen inplikazioa


Bitan banatu ditugu goiko zerrenda eta goiko atalari garrantzi gehiago eman digu. Zergatik? Hitz hoiek izan direlako gelan gehien errepikatu direnak. Eta horrekin garbi ikusten da nahiz eta bakoitzak ideaia bat izan aniztasunari buruz, aman komunean jakintza berdintsu batzuk ditugula.

Comentarios